2012/05/10
Naturgas Energiak 27,5 milioi euro irabazi ditu 2012ko lehenengo hiruhilekoan, %7 gutxiago, alegia
Bilbon, 2012ko maiatzaren 10ean.- Naturgas Energía Grupo, S.A. erakundeak 27,5 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2012ko lehenengo hiru hilabeteetan; alegia, %7ko beherakada izan du aurreko urteko denbora-tarte berarekin alderatuta. Nagusiki komertzializazioan lortu den marjina murriztu delako gertatu da hori.
Negozio-zifra 470 milioi eurokoa izan da, %21 altuagoa, hain zuzen, lehengaiaren prezioak nazioartean gora egin duelako eta negozio arautua hazi egin delako. EBITDAk %7 egin du behera, 45,9 milioi euroraino. Bi magnitude horiek 3,8 eta 6 milioi euro jaitsi dira, hurrenez hurren, Garraioa bere salmenta posibleagatik Jarduera Etendun gisa sailkatzen duen nazioarteko araudiaren ondorioz. Horrek ez du eraginik irabazi garbian.
| Milioi eurotan | 2012ko martxoa | 2011ko martxoa | % |
|---|---|---|---|
| Negozio zifra | 470 (1) | 388,3 (1) | 21 |
| Jarduera-emaitza edo EBITDA | 45,9 (1) | 49,5 (1) | (7) |
| Irabazi garbia | 27,5 | 29,6 | (7) |
(1) Gasaren garraioa ez da kontuan hartu; izan ere, nazioarteko kontabilitate-araudia aplikatuz, Jarduera Etendun gisa sailkatu da.
Merkatu arautuan, Naturgas Energiak bere banaketa sarea zabaltzen jarraitu du, eta bere hornikuntza guneak %1,3 areagotu ditu azken urtean, ia milioi bat izatera iritsi da (997.878), dagoeneko presentzia duen eremu geografikoetan izan duen hazkuntza organikoagatik.
Merkatu liberalizatuari dagokionez, gailentzekoa da gas naturaleko bezeroak %5 jaitsi direla (orain 769.956 dira), konpainia nagusitzen den merkatuetan lehia gero eta handiagoa delako; elektrizitateko bezeroek ere %2 egin dute behera, eta orain 103.569 dira.
Naturgas Energiak 8,7 milioi euro inbertitu ditu lehenengo hiruhilekoan, iazkoan baino %5 gehiago, hain zuzen, eta inbertsio horiek Euskadin azpiegiturak eta sareak eraikitzera bideratu dira, batik bat.
| 2012ko martxoa | 2011ko martxoa | % | |
|---|---|---|---|
| Energia banatua (GWh) | 17.233 | 14.485 | 19 |
| Energia merkaturatua (GWh) Gasa Elektrizitatea |
9.074 8.612 462 |
9.137 8.631 506 |
(1) - (9) |
| Gas-merkatu arautua (hornikuntza-guneak) |
997.878 | 984.798 | 1 |
| Gasaren merkatu liberalizatuko bezeroak | 769.956 | 812.971 | (5) |
| Elektrizitatearen merkatuko bezeroak | 103.569 | 105.887 | (2) |
| Inbertsioak (milioi eurotan) | 8,7 | 8,3 | 5 |
Garraioari dagokionez, Naturgas Energiak Siero-Villaviciosa (Asturias) gasbidea eraikitzen bukatu du, eta administrazioaren baimena lortu du Bilbao-Treto (Kantabria) eta Moratalla-Mula (Murtzia) gasbideen proiektua gauzatzeko eta erabilgarritasun publikorako.
Bestalde, konpainiak dagoeneko presentzia duen eremu geografikoetan bere gas naturaleko hornikuntza-sarea garatzen jarraitzen du, eta La Granda-Logrezana-Tabazako (Asturias) eta Torrepachecoko (Murtzia) sareak inauguratu ditu. Gainera, konpainiak aurten eremu hauetan hasi dituen obrak bukatzea aurreikusten du: Masustegi (Bilbo, Euskadi), Niembro eta Villallana (Asturias), Fuente Álamo eta Calasparra (Murtzia), Villanueva de la Peña, Orejo eta Puente Viesgo (Kantabria) eta Ágreda (Gaztela eta Leon).
Naturgas Energiak gasa eta elektrizitatea hornitzen die enpresa eta partikularrei, eta bere azpiegitura propioekin egiten du lan bederatzi Autonomia Erkidego hauetan: Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa. Taldea espainiar merkatuko bigarren gas-hornitzailerik garrantzitsuena da eta, horrez gain, bigarren erakunderik garrantzitsuena da gasaren garraioari dagokionez. Azpimarratzekoa da, halaber, gasa eta elektrizitatea merkaturatzen dituela, eta, bezero-kopuruari dagokionez, hirugarren entitaterik garrantzitsuena dela.
Konpainia liderra da gasaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate erakunderik garrantzitsuena da Euskal Autonomia Erkidegoan. 2011n 1.561 milioi euroko negozio-zifra eta 136 milioi euroko irabazi garbia lortu zituen, erakundearen gasbide-sarea 10.100 kilometrotik gorakoa da eta HC Energiaren parte da (EDP Taldea).
Gehiago