Naturgas Energiak, energia-talde integral modura, bere Politika Integratua zehazteko hurrengo jokabide-irizpide orokorrak finkatu ditu:
Taldeko pertsona guztien jokabide garden, zintzo, duin eta etikoa sustatuz, gizarteak Naturgas Energiarekiko duen konfiantza handitze aldera.
Planak garatuz, talde-helburuak eta norberaren helburuak zehaztuz, eta erabakiak hartzea hurrengo helburuekin lerraturik:
Lan-giro adeitsua sortuz eta hurrengo arloak erraztuz: trebakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta garapen profesionala, eta lanaldiaren eta norberaren bizitzaren arteko oreka.
Bere beharrak ezagutuz, espero duena aise gaindituko duen zerbitzu bikaina eskaintzeko helburuarekin, bere asebetetzean lider aitzindariak izate aldera.
Etengabeko informazioa mantenduz enpresaren jardunean eragin lezaketen testuinguru ekonomiko-finantzario, sozial eta politikoaren inguruan. Honekin batera, benchmarking ekimenak praktika onenak bilatzeko, talde-lana eta zeharkako ikuspegia duen prozesukako kudeaketa, aukera berrien bilaketan konpainia eraginkorra izanez.
Gure Erantzukizun Sozial Korporatiboa onartuz, gizarteari gure ezagutzak, ahalmenak eta sormena emanez, gure irabazien zati bat gizarte ekintzari zuzenduz, bere beharrak ezagutuz eta bere asebetetzea erdietsiz, erreferentziazko enpresatzat joz.
Hauez gain, eta bere Kudeaketa Sistema Integratuaren arauen arabera, Naturgas Energiak hurrengo konpromisoak ditu:
Politika Integratu hau berrikusi egiten dugu aldizka, komunikatu egiten diogu gure langileei hala nola gure izenean lan egiten duten enpresa kontratistei. Gainera, Kudeaketa Sistema Integratuaren helburuak zehazteko eta berrikusteko erreferentzia moduan erabiltzen dugu eta interesa agertzen duen edozeinen esku dago.