naturgas



Enpresa - Elektrizitatea

Energia merkatu berria

Sektorearen liberazioa

Energia esparruaren jarduera batzuen liberalizazioa eta sektore hau lehiari zabaltzeko prozesua Europar Batasunak Elektrizitatearen Barne Merkatua ezartzeko Zuzentaraua (96/92/EE) onartu zuenean hasi zen. Zuzentarau hori Energia Sektorearen Legearen, 1997ko azarokoa, bidez ezarri dute gure herrialdeko araudian.

Merkatuaren zabaltze honen eta lehia sartu izanaren helburu nagusiak hauek dira: energia hornidura eta horren kalitatea bermatzea, eta hornidura hori albait merkeen eskaintzen dela ziurtatzea.

Araudi berriarekin, sistema energetikoen arteko lehia zaintzeko, Energiaren Batzorde Nazionala sortu dute, sistema energetikoen erakunde erregulatzaile gisa.

Erregulazio esparruan, elektrizitatea ez da dagoeneko zerbitzu publikotzat hartzen, baina energia elektrikoa gizartearen funtzionamendurako ezinbestekotzat hartuko da aurrerantzean.

Esparru berri honen alderik azpimarragarrienak hauek dira:

Lehia bi jardueratan sartu dute:

Elektrizitatearen sorkuntza: Plangintza zentralizatuaren ordez, sorkuntza talde berriak instalatzeko askatasuna ezarri dute. Gainera, Poola sortu dute, bertara sarbidea dutenek energia elektrikoa salerosteko egiten dituzten eskaintzen kasazioa egiteko Handizkako Merkatua. Horretan, energiari salneurri jakina ezartzen diote, ordu bakoitzeko, eta eskaria asetzeko behar den azken eskaintzak finkatzen du haren zenbatekoa. Kudeatzeko, hainbat agente berri agertu dira.

  • Merkatu operadorea: Poolean (Handizkako Merkatua) energia salerosteko eskaintzen sistema kudeatzeaz arduratzen da.
  • Sistema operadorea: Sistemaren egonkortasun teknikoaren arduraduna da. Kudeaketa teknikoa, horniketaren segurtasuna eta jarraitutasuna, eta produkzioaren eta garraioaren arteko koordinazioa hartzen ditu bere gain.

Elektrizitatearen merkaturatzea: Banaketatik bereizitako jarduera bat da, eta gasa eta elektrizitatea saltzean datza.

Bestalde, Garraioa eta Banaketa “monopolio natural” izaera kontuan hartuta araututako jarduera izango dira, orain arte bezala. Hala ere, merkaturatzaile eta bezero gaituek sarera sartzeko aukera izaten jarraituko dute: beraz, sare horiek ez ditu jabeak bakarrik erabiliko. Sarrera hori objektibotasunez, gardentasunez eta diskriminaziorik gabe gauzatzeko, sartzeko Ordainsari edo Tarifak ezarri dituzte, aldian behin Estatuko Aldizkari Ofizialean arautu eta publikatzen direnak, eta instalazioetara sartzen diren agente guztiek ordaindu beharko dituzte. Ordainsari edo tarifa horiek agente guztiei aplikatu behar zaizkie, sarera sartzen den merkaturatzaile edo bezero gaitua zein den eta nongoa den gorabehera. Dena dela, energia hartzeko askatasuna dago eta agente bakoitzak bere prezioa lortu ahal du, negoziatzeko duen gaitasunaren arabera.

Lehian berdintasuna bermatzeko, legeak enpresa talde bereko jarduera ezberdinak juridikoki sozietatetan banatzea erabaki zuen. Hori dela eta, bere jarduerak oso ondo bereizita dituzten hainbat elkartek osatutako talde bat da gaur egun NATURGAS ENERGÍA.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad