naturgas



Enpresa - Elektrizitatea

Energia merkatu berria

Sarrera

Energia esparruaren jarduera batzuen liberalizazioa eta sektore hau lehiari zabaltzeko prozesua Europar Batasunak Elektrizitatearen eta Gasaren Barne Merkatua ezartzeko Zuzentarauak onartu zituenean hasi zen. Zuzentarau horiek hurrenez hurren Energia Sektorearen Legearen, 1997ko azarokoa, eta Hidrokarburoen Legearen, 1998koa, bidez ezarri zituzten legedian gure herrialdean.

Energia Sektorearen 54/97 Legearen helburu nagusiak hauek dira: energia hornidura eta horren kalitatea bermatzea, eta hornidura hori albait merkeen eskaintzen dela ziurtatzea.

Erregulazio esparru berri honek elektrizitatearen sorkuntza eta merkaturatzea liberalizatu ditu. Bezeroek abantaila handiagoak eskaintzen dizkien enpresa hauta dezakete, beren beharrei begiratuta. “Hautagarritasuna” esaten zaio kontsumitzaileek gas naturala kontratatzeko duten eskubideari. Izan ere, tarifak (Administrazioak ezarritako salneurria) ordaintzen jarraitzeko edo bere beharrak hobeto asetzen dituen enpresa kontratatzeko aukera dago.

Bestalde, garraioa eta banaketa jarduerak arautzen jarraitzen du. Hala ere, merkaturatzaile eta bezero gaituek sarera sartzeko aukera izaten jarraituko dute: beraz, sare horiek ez ditu jabeak bakarrik erabiliko. Bertara sartzeko, Ordainsariak edo Tarifak ezartzen dira (Estatuko Aldizkari Ofizialean arautzen eta publikatzen dira), eta instalazioetara sartzen diren agente guztiek egin behar diete aurre horiei.

Elektrizitatea ez da dagoeneko zerbitzu publikotzat hartzen, baina energia elektrikoa gizartearen funtzionamendurako ezinbestekotzat hartuko da aurrerantzean.

Prozesu honi esker, enpresa askok eta askok nabarmen murriztu dute energiaren faktura.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad