naturgas



Enpresa eta Energia aktualitatea

Erreportajeak

2011/12/19

Gordailu eta itzulera sistemak (SDDR)

Egunero heltzen dira merkatura milioika edalontzi, horietatik Espainian parte txiki bat birziklatzen da eta gainerakoa zakarrera botatzen da, geroago erre edota zabortegira eraman.

Epe luzean sistema hori ez da iraunkorra izango, GKE-z, ekologisten taldeez, sindikatuez eta ontzi-industriarekin zerikusia duten enpresez osaturiko Retorna erakundeak aspaldirik eredu hau aldatzeko konponbide bat lantzen ari delako.

Konponbide horrek Gordailu eta itzulera Sistema (SDDR) du izena, eta horretan kateko agente guztiak esku hartzen dute: Kontsumitzailea, merkatua, ontziratzen duena, inportatzailea eta birziklapen enpresak.

SDDR-aren bitartez, kontsumitzaileak edalontzi berziklagarria duen edari bat erostean, 25 zentimoko fidantza bat utziko du, edalontzia bueltatuz gero itzuliko zaiona, gero birziklatzeko. Birziklatze horretatik beste lehengai bat sortuko da, aurreztea eta eraginkortasuna handitzea ahalbidetuko duena, egungo sistemarekin alderatuz gero.

Eredu horrek zirkuitu baten moduan funtzionatzen du eta kontsumitzailea ezinbesteko pieza da, azken honek ez baditu ontziak itzultzen, beste guztiak ez du zentzurik. Abian jarri den herrialde bakoitzean, eredu horrek bere ezaugarriak ditu, baina guztiek komunean dutena prozesuaren automatizazioa da. Ontzien itzulera errazten duten, eta kontsumitzaileari fidantza itzultzen dioten makinak dituzte, horiek merkataritza gune ertain edo handietan jartzen dira. Ontzi bakoitzak etiketa bat izango du makinak ondo funtzionatzeko behar duen informazio guztiarekin.

SDDR-arekin, ekoizleak, eragindako kostuak bereak egingo lituzke, artekariek (supermerkatuak) kobratzen dituzten komisioak adibidez, bezeroek itzultzen dituzten ontziak biltzeagatik.

Bestalde, kontsumitzailearentzako zein artekarientzako abantailak egongo lirateke. Lehenbizikoentzako abantailak bi aldetik gauzatuko dira, alde batetik zerga gutxiago ordainduko dituzte eta bestetik, beraien bizi kalitatea hobetuko da. Saltokiek abantailak izango lituzkete, ontziak itzultzen ez duten bezeroen fidantzarekin geldituko liratekeelako. Espainian egun Kudeaketa Sistema Integrala (KSI) ezarrita dago.

Edarien hondakinen kudeaketa eredu honen bitartez, ontziratzeko makinak dituzten enpresak, merkatura heltzen den ontzi bakoitzeko zenbateko bat ordaintzen dute. Diru honek edukiontzi horiak, aukeratze-bilketa, garraioa eta aukeraketa solairuak ordaintzeko balioko du. Bestalde, azken kontsumitzaileek, beraien zergekin, birziklatzen ez diren produktuen tratamendu-faktura ordaintzen dute.

Retornaren proposamena Espainiarentzako honetan datza, alegia, itzultzen diren ontzien kudeaketa zentro arautzaile baten sorreran. Zentro honek artekariak ordainduko ditu itzultzen diren baliabideko eta geroago, hondakin horiek birziklatzeko enpresetara bidaliko lirateke lehengai berria sortzeko helburuaz. Sistema hori 35 herrialdetan dago, eta guztietan hondakinen sistema guztiz eraldatu da. Espainian eredu hau ezartzeko ikerketak burutzen dabiltza momentuz zenbait puntu argitzeko dauden arren.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad