naturgas



Enpresa eta Energia aktualitatea

Garapen jasangarria

2011/12/19

Hobi naturalak

Atmosferako karbono soberakina xurgatzen duten biltegi handiak dira, gas kopuruaren oreka naturala mantentzen dute airean biltzen den CO2-a murriztuz. Kontzeptu hau Kyotoko protokoloarekin zabaldu da, aireko CO2-a murrizteko sortua eta era berean mundu mailako beroketari aurre egiteko. Karbonoaren atxikipen naturala eraginkorragoa izateko hainbat ikerketa burutzen ari dira eta gas hori lortu eta biltzeko baita ere.

Gaur egun, munduko hobi natural nagusiak basoak eta ozeanoak dira. Zuhaitzak ezinbestekoak dira karbonoaren ziklorako, gas honen kopuru handia egurrean eta ekosisteman metatzen baitute fotosintesiaren bitartez. Azken honi esker, CO2a xurgatu, bildu eta oxigenoa itzultzen dute atmosferara. Karbonoa xurgatzeko gaitasun handiena duten zuhaitzak, limoiondoa, erkametza, laranjondo mingotsa eta ereinotza dira. Zuhaitza hiltzen denean, bakteriek eta onddoek egurra deskonposatzen dute, karbonoa biomasa eta gas (CO2 eta metanoa) gisa birziklatuz. Horiek atmosferara edota uretan askatzen dira. Birsorkuntza natural bidez, basoak eta beste ekosistema batzuk karbono hori biltzen zein birziklatzen jarraitzen dute.

Hirietan zuhaitzak landatzea airearen kalitatea, estetika eta paisaia hobetzen du, ur gehiago xurgatzen da gainera, uholdeak saihestuz, giroko tenperatura erregulatuz, zarata gutxituz, etabar…gutxi gora-behera CO2-a xurgatzeko gaitasun handia duten 2000 zuhaitzek, urtean 160 tona karbono bahitu dezakete. Honi, zuhaitzek fabrika zein ibilgailuek eragindako kutsadura murrizten dutela gehitzen bazaio, ingurugiroaren hobekuntza lor daiteke.

Bestalde, ozeanoek CO2-a murriztea lortzen dute planktonaren, koralaren eta arrainen bitartez, geroago harkaitz bilakatuz.

Ozeanoek airean askatzen den karbonoaren %50-a xurgatzen dute. Itsasoek disolbatutako CO2-aren kopuru aldakorra dute beti ere biomasa, hildako materia organikoa, elikagaia, tenperatura eta presioaren arabera. Itsas-fitoplanktonak fotosintesia ere erabiltzen du CO2-aren karbonoa ateratzeko eta gainera kate-trofiko itsastarraren lehenbiziko pausoa da. Planktonak eta beste itsas-bizidunek uretan disolbatuta dagoen CO2 erabiltzen dute beraien hezurdurak eta maskorrak kaltzio mineralaz osatzeko.

Ozeanoa munduko karbonoaren hobi natural nagusia da baina gainezka dago eta azidotasunetan hasia dago jada. Klima aldaketari aurre egin asmoz hobi naturalak ezinbesteko gisa hartzeko zenbait lege onartzen ari dira, airean dagoen karbonoa xurgatzeko duten gaitasuna dela eta eta horrela ingurugirorekin lotutako diru-laguntzak lortzeko eta eraginkortasuna hobetzeko neurriak ezartzeko, klima aldaketa eragiten duten efektuak murriztuz.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad