naturgas



Enpresa - Gasa

Energia merkatu berria

Sarrera

Merkatu energetikoaren liberalizazioa 1998an hasi eta 2003ko urtarrilean bukatu zen, Espainian Europar Batasunak 96/92/EE eta 98/30/EE Zuzentarauen bidez bultzatutako liberalizazio prozesua bukatu zenean. Une horretatik aurrera, bezeroek gas eta elektrizitateko enpresa hornitzailea aukera dezakete. Zuzentarau horiek hurrenez hurren Energia Sektorearen Legearen, 1997ko azarokoa, eta Hidrokarburoen Legearen, 1998koa, bidez ezarri zituzten legedian gure herrialdean.

Hidrokarburoen 34/98 Legearen helburu nagusiak hauek dira: gas horniduraren segurtasuna eta jarraitutasuna bermatzea, eta hornidura hori albait merkeen eskaintzen dela ziurtatzea. Erregulazio esparru berri honek gas naturalaren merkaturatzea liberalizatu du, eta bezeroek konpainia hornitzailea aukeratu eta dagokion gas tarifa baino merkeagoa den prezioa negoziatu ahal dute horrekin.

“Hautagarritasuna” esaten zaio kontsumitzaileek gas naturala kontratatzeko duten eskubideari. Izan ere, tarifak (Administrazioak ezarritako salneurria) ordaintzen jarraitzeko edo bere beharrak hobeto asetzen dituen enpresa merkaturatzailea kontratatzeko aukera dago.

Erregulazio esparru berriak garraio eta banaketa jarduerak arautzen ditu, “monopolio natural” izaera dute eta. Hortaz, merkatua ireki baino lehen jarduera horiek egiten zituzten enpresen esku jarraitzen dute. Gasak zerbitzu publikoa izateari utzi dio, baina bizitza ekonomikoaren garapenerako garrantzi handiko zerbitzu izendatu dute orain

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad