naturgas



Enpresa eta Energia aktualitatea

Iritzia

2011/12/19

Karbonoaren aztarna erosketa publikoetan

Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak, 2011. urtean lantalde bat sortu zuen karbonoaren aztarnaren kalkulu gida bat lantzeko, beti ere, kontratazio publikoaren prozesuan tresna gisa sartzeko. Neurri honen ezarketarekin Espainiako gobernuak Berotegi Efektuko Gasen igorpena murriztea lortu nahi du.

Zer da karbonoaren aztarna? Gizabanako, elkarte edota produktu/zerbitzu batek, efektu zuzen edota zeharkakoa, igorritako Berotegi efektuko gas igorpen guztien kontabilizazioa da.

Kalkulu honek enpresei beraien igorpenen jatorria nondik datorren jakitea ahalbidetzen die eta horrela ahaleginak egin murrizketa zona konkretuetan egiteko, klima aldaketari dagokionez ekintzak modu eraginkorragoan zuzenduz. Zer dira karbonoaren aztarnaren irismena? Kontabilizatzen ditugun igorpenen arabera, hiru irismen ezberdin definitu ditzakegu:

Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak ezarri duen gidaren bitartez erakundeek errazago izango dute beraien jarduerek eragindako igorpenen kalkulua egiteko. Irismen handiagoetarako, Administrazioak sektoreen kalkulu gida kaleratuko du etorkizunean. Administrazioaren kontratuetan eragindakoak: obrak, obra publikoaren ematea, zerbitzu publikoen kudeaketa, horniketak eta zerbitzuak.

Gainera, Administrazioak erakundearen aztarna exijitu ahal izango du edota produktuaren aztarna. Lehenbizikoaren kasuan, ingurugiro eskakizun gisa planteatu ahal izango da, “teknikoki kaudimena” duen enpresa bezala kualifikatuz.

Bigarrenaren kasuan, espezifikazio teknikoen bidez eskatu ahal izango da. Lan hauen emaitza hauxe izango da: Egun, Kontratazio Plan Berdea arautzen duen Ministerio Ordena beste berri bategatik aldatu.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad