naturgas



Enpresa eta Energia aktualitatea

Kultura

2011/12/19

Asmakizun espainiarrak: Chupa Chups-a

Enric Bernat Fontlladosa (1923-2003), Bartzelonakoa bera, goxoen artean hazi zen. Bere aitona, Josep Bernat, XIX. mendean, Espainian gozokiak egiten zituen lehenbiziko gozogilea bilakatu zen. Familia tradizioarekin jarraituz, 26 urterekin Bernatek bere enpresa propio sortzea erabaki zuen.

Lau urte beranduago, Granja Asturias S.A.ren buru bilakatu zen, sagarrarekin 200 produktu baino gehiago egiten zuen enpresa berau.

Garai hartan goxoak oso desberdinak ziren egungoekin alderatuz gero. Umeek bolatxo gozoak sartu eta ateratzen zituzten ahotik eta aurpegia zein arropak zikinduta uzten zituzten.

1958.urtean Enric Bernat-ek goxo erakargarri eta unibertsala sortu zuen, umeak eta gurasoak pozik izateko goxoa. Bat batean, ideia izan zuen: “munduak, goxoa, sardexka batekin jateko zerbait” behar zuen. Baina ez zen sardexka izan egurrezko makilatxo bat baizik, goxoari lotuta. Horrela sortu zen Chupa Chups, izaera unibertsala hartu duen goxoa. Chupa Chups Asturiasko lantegian jaio zen, zazpi zapore desberdinekin. Pezeta bat balio zuen, garestia 50. hamarkadan baina ideia kalitatezko irudi bat zuen produktua saltzea zen.

Lehenbizi Gol deitu zuen, goxoak futbol baloiaren itxura zuelako eta aho irekiak atearena. Bestalde, ez zen oso erakargarria, horrela, publizitate agentzia bat kontratatu zuen izen erakargarri berri bat bilatzeko: Chups. Kontsumitzaileek berehala onartu zuten. Chups merkaturatzeko erabili zen kantak arrakasta handia izan zuen, goxoaren izena aldatuz: "Obtén algo dulce para chupa, chupa, chupa, como un Chups". Hiru urte beranduago Granja Asturias Chupa Chups S.A.-n bilakatu zen, eta bazkideak bera, bere aita eta bere emaztea izan ziren. Horrela hasi zen familia-enpresa honen ibilbidea. Kanpo merkatuetara jo nahi zuten eta horrela logotipo berri bat behar zuten. Milioiak ordaindu ondoren Salvador Dalik egin zuen eta munduan zehar izan zen ikusgai. Une horretan, egurrezko makilatxoa plastikozko baten ordez aldatuko da, higienikoagoa eta ziurragoa.

60ko hamarkadaren erdian New York-en filial komertziala sortuko du, Estatu Batuetan hedatzeko eta hamarkada bukaeran Japoniara joko dute, 1977an egingo den irteera arrakastatsua medio. 70eko hamarkadan enpresa birplanteatzen da. 1974 urtean patente industriala amaitu egiten da eta urte horretan makilatxoa duten goxoen fabrikatzaile mordoa agertzen dira. Horiei Chupa Chups deituko zaie eta prezio baxuagoan salduko dira.

Barneko salmenten gelditzea ere emango da, esportazioetan igoera arrakastatsua ematen den era berean.

1988rako enpresak 20.000 milioi unitate saldu zituen, zenbateko mitikoa. Eta 1995ean Chupa Chups espazioan gehien kontsumitu den makilatxodun goxoa bilakatuko da.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad