naturgas



Enpresa eta Energia aktualitatea

Sektorearen azterketa

2011/12/19

Frankiziak

Frankizien egoera aztertzen duen Tormo & Asociados aholkularitzaren arabera, 2011.urtean zehar frankizien sarea ehuneko 3,3 hazi da baita frankizia kateak biltzen dituzten unitateen kopurua (%1,2) ere. Bestalde, hazkunde hori heterogeneoa izan da oso, frankizia-enpresa artean. Zenbait enpresak, unitateen hazkunde nabarmena izan duten arren, beste batzuk ez dira askorik hazi, hazkunde negatiboa esperimentatuz.

2011.urterako frankizia sistemaren hazkundea aurreikusten da, enpresa gehiagok parte hartuko dutelako eta era berean, hobe kokatuta dauden markak beraien unitateetan hazkunde nabarmenak kapitalizatuko dituztelako.

Aldi berean, nabarmena da ere parte hartuko ez duten enpresen haustura, geroz eta lehiakorragoa den merkatuan lehiatzeko gaitasunik ez dutelako.Guzti horrek hazkunde agertoki bat eragiten du, aldakorra sektore eta enpresen jarreran hala ere. Geroz eta enpresa fabrikatzaile, banatzaile eta handizkari gehiago dira, beraien produktu eta zerbitzuak bezeroengana heltzeko garapen sistema eraginkorrena frankizia dela ezartzen dutenak. Frankizia dutenen artean kreditua lortzeko zailtasunei aurre egiteko, frankizia zentralak laguntza gehiago eskaintzen ari dira, operazioak ongi ixteko. Tendentzia hori beste herri batzuetan ohikoagoa da eta gurean marka ezagunenak jarri dituzte martxan.

Pixkanaka-pixkanaka zentral gehiagok hartuko du parte beharrezko maila guztietan finantziazioa lortzeko, beraien frankizia sareak errazago garatzeko aukera izan dezaten. Inbertsoreei sarbidea errazago egiteko, inbertsio ertainetan murrizketak egiten ari dira frankizia bat abian jartzeko.Frankizia zentralak gehiago exijitzen diote hautagaiei, ekintzailearen profilak geroz eta garrantzi gehiago baitu negozioak arrakasta izateko.

Egun hazkunde enpresariala zuzentzea garrantzitsuagoa da, ez bakarrik hedapenari dagokionez, negozio unitate bakoitzaren garapenari dagokionez baita ere. Ikuspuntu honek Frankizia dutenen parte hartze estuagoa eskatzen du eta baita kudeaketa gaitasun handiagoa ere. Frankizia Sareen Kudeaketa aurten gehien entzun ahal izango dugun kontzeptua izango da.

Frankizia eta bere kudeaketa ulertzeko, aldaketa kontzeptuala eman behar da . Horrela, erakundearen maila guztietan profesionalizazioa ezartzea eskatzen du, eta zuzenean ez bada ere, frankizia dutenen parte hartze handiagoa eskatzen du.

Frankizia duten enpresak, hasiera batean ez ziren sare sozialen lagun, orain aldiz beraien komunikazio estrategian onartzen eta integratzen hasi dira. Merkatura gerturatzeko, frankizia zentralek, sare sozialak eta web guneak erabiltzen dituzte. Azken bi urteetan gure marken internazionalizazio prozesua eskasa izan da eta kasu askotan hedapen hori alde batera utzi da.

Une honetan gure enpresak kanpoko merkatuetara zabaltzen ari gara. Oraingo honetan ikuspuntu planifikatuago batekin, profesionalizatuagoa eta hazkunde helburu konkretuagoekin, egitura zehatzekin lagunduta gainera.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad