naturgas



Etxebizitzak - Funtziona

Naturgas Energiak zure eskura jartzen dituen 3 azterketa eta mantentze-zerbitzuak aurkezten dizkizugu:

Oroitu, edozein zerbitzu aukeratzen duzula ere, beti izango duzula:

  1. Larrialditarako laguntza teknikoa 24 orduz.Gas-instalazioan nahiz berokuntza-sistemako zirkuitu hidraulikoan izan daitezkeen matxurak eta ihesak hartzen ditu barne. Gainera, desplazamendua eta esku-lanaren lehen 3 orduak doan dira.
  2. Etxean konponketak egiteko zerbitzua(sarrailagileak iturginak…); joan-etorriak doan eta tarifa finkoak, dagokizuna soilik ordain dezazun. Egindako lanek sei hileko bermea dute.
  3. Telefono zenbakia bakarra zalantza guztietarako: 902 123 456 Telefono Urdina

Contrata Funciona por 4,90€ al més (I.V.A. no incluido)

Funtziona kontratatzea zure etxerako erosotasuna kontratatzea da, kosturik txikienarekin. Lasai egon zaitezke jakinda aditu profesional talde batek bere gain hartu duela zure etxeko gas naturalaren instalazioa puntu-puntuan edukitzea. Gainera, etxean edozer gertatuta ere, ahalik eta lasterren konponduko dizute.

  • Gas-instalazio indibidualaren arteko azterketa teknikari baimenduek egina; hartara, 4 urtez behin nahitaez egin beharreko azterketaren kostua aurreztuko duzu. Azterketak honako hauek hartzen ditu barne:
    • Gas-instalazioan ihesik ez dagoela bermatzea.
    • Gas-aparatuen segurtasun-gailuak ondo daudela egiaztatzea
    • Karbono monoxidoaren maila egiaztatzea.
    • Galdararen errekuntzaren analisia.
  • Etxerako eraginkortasun-zerbitzua, gas-instalazioan egin daitezkeen aldaketen eta/edo gehikuntzen inguruan aurrezteko aholkuak emango dizkizugu.

Contrata Funciona Caldera por 4,90€ al més (I.V.A. no incluido)

Baina, zure galdararen mantentze-lanak arduratzen bazaitu gehien, zure aukera funtziona galdara da. Zerbitzuak zure galdararen azterketa egingo du urtero, gasarekin dabiltzan aparailuen mantentze-lan prebentiboari buruzko legeria betez. Zerbitzuak honako hauek hartzen ditu barne:

  • Galdararen erregailua eta berotze-lekua garbitzea
  • Aparatuen ponpa, segurtasun-elementuak eta ur eta gas- zirkuituak behar bezala dabiltzala bermatzea.
  • Galdararen errekuntza aztertu eta errendimenduaren neurketa.
  • Berokuntzako zirkuitu hidraulikoaren presioa eta estankotasuna bermatzea.

Zure galdara-markako Teknikari Ofizialek urtero aztertuko dute aparatua eta dagozkion ziurtagiria emango dizute.


Contrata Funciona Plus por 8,35€ al més (I.V.A. no incluido)

Eta lasaitasunik handiena kosturik txikienarekin nahi baduzu, kontratatu funtziona plus, funtziona eta funtziona galdararen abantaila guztiak izango dituzulako, eta bi zerbitzuez gozatuz aurreztu egingo duzulako.

Eskatu argibide gehiago, edo kontratatu
902 123 456 Telefono Urdinean, edo
www.naturgasenergia.com helbidean


efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad