Energia-sektoreko taldea da Naturgas Energia. Prezio lehiakorrekin, enpresa zein partikularrei gasa eta elektrizitatea hornitzen die. Bere ekintza gas naturalaren hornikuntzan, banaketan eta komertzializazioan oinarritzen da. Horrela, Naturgas Energiak merkatu arautuan gasa garraiatu eta banatzen du, eta, merkatu liberalizatuan, berriz, gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.
2008ko irailaren 30ean, 681.297 zerbitzugune zituen Taldeak merkatu arautuan; merkatu liberalizatuan, berriz, 626.625 gas-bezero zituen, eta 41.471 elektrizitate-bezero. Gainera, azpiegitura propioak ditu 7 autonomia erkidegotan: Euskadi, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa.
Naturgas Energiak 5.600 kilometro baino gehiagoko gasbide-sarea du eta 1.009 milioi euro fakturatu zituen 2006an. Gas-hornikuntzan lider da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea da Euskadin. 300 langile baino gehiago ditu eta HC Energian (lehen EDPko Hidrocantábricoa) sartuta dago.
2003an, Naturgas Energia Taldea, lehen Naturcorp, enpresa publikoa zen eta gas naturala banatzen aritzen ziren lau sozietatez osatuta zegoen: Bilbogas, Gasnalsa, Donostigas eta Gas de Euskadi.
Eusko Jaurlaritzak Taldea pribatizatzea erabaki zuen eta, hala, lehiaketa publikoa egin zen. Hidrocantabricori esleitu zitzaion pribatizazioa eta, 2003ko uztailean, Naturcorp Taldea zenaren akzio gehienak eskuratu zituen.
EDP talde portugaldarrak (Portugalgo Energiak), Hidrocantabricoren akziodunak, partaidetza handiagoa eskuratu zuen 2004ko uztailean eta, hortik aurrera, Hidrocantabrico Taldearen %95 kontrolatzen du. Gaur egun, HC Energia da.
2005ean eta 2006an, euskal udal-banatzaileak eskuratzeko prozesua amaitu zuen Gas Hernani, Gas Pasaia, Bilbogas eta Gasnalsa erosita. 82 milioi euroko inbertsioa egin zuen eta Taldearen egituran barneratu zituen horien sareak eta giza taldeak.