Aplikazioa Eremua
Etika kodea hau Naturgas Energia Taldearen kolaboratzaileek aplikatu beharrekoa da, baita Naturgasen agindupean lan egiten duten edozein erakundek ere. Kode honek ez du eraginik izango beste disposizio legal edo aplikatu beharreko beste arauetan. Halaber, behin behineko edo behin betiko kolaboratzaile, agintari eta kanpo ikuskatzaileek ere men egin beharko diote etikari, egokitzapen batzuekin beharrezkoa bada ere.
Zentzu honetan, "kolaboratzaile" bezala, administrazio sail, zuzendari eta NG Taldeko langile guztiak hartzen dira.
Bezerotzat honakoak hartuko dira: NGk produktu zein zerbitzuak eskainiz, hornitzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak
Hornitzailea dira NGri produktu zein zerbitzuak eskaintzen dizkien pertsona fisiko eta juridikoak.
Alde interesatuak ekintza enpresarialak, instituzionalak eta herritarrekin erlazionatutako pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, kolaboratzaileak, bezeroak, hornitzaileak, sozio edota elkarri eragiten diotenak, stakeholders bezala ezagutzen direnak ere barne, izan ere interes zilegia, gardena eta elkarrizketa izango dute NGrekin hauek guztiek.
1. Legegintza eta etika
1.1 Lege betetzea
NG eta bere kolaboratzaile guztiek indarrean dagoen legegintza betetzera konprometitzen dira burutzen dituzten ekintza guztietan.
NGek ikuskaritzarako eta fiskaltzarako agintariek eskatzen duten dokumentazio guztia eskainiko du eta ez du inoiz jarrera okerrik hartuko eta ikuskariaren esanetara egongo da.
1.2 Etika
NGk kolaboratzaile guztiei Etika Kodearen berri eman eta beraien eskuetara jartzen du, hala nola, komunikazio kanal eta zalantzei erantzunak emateko bide bat.
Etika kodearen ezarpena pro-aktiboa, irekia eta egokia izango den erregulazio batekin osatua egongo da.
NGak Kode hau bere gain hartzen du eta erreminta pribilegiatutzat darabil zalantza etikoren bat suertatzen denean, lan egiten duen lurralde bakoitzean existitzen diren lege praktikekin bat egingo duela bermatuz.
2. Lanaren inguruko jarrera
2.1 Gardentasuna, zintzotasuna eta zuzentasuna
NGek eta kolaboratzaile guztiek, zintzotasun, gardentasun eta zuzentasunez jokatuko dute.
Kolaboratzaileek era profesional, arduratsu eta zintzoan egingo dute lan.
NGko kolaboratzaileek egiazko informazioa eskainiko diete buruzagiei eta erabaki zein jarrera profesionalak gardentasunez adieraziko dituzte.
Kolaboratzaileek legea beteko dute norberaren eta NGren printzipio eta interesak betez. Konfliktoak sor ditzaketen egoera guztiek ez dute eragin beharrik enpresari, hau da leialtasuna zor zaio beti enpresari interes pertsonalak direla medio sor daitezkeen arazoen aurrean. Halakoren bat gertatzean, idatziz komunikatu beharko zaio buruzagiari.
Kolaboratzaileak konprometitzen dira: edozein ekintza profesional onartu aurretik Naturgas Energiari kontsulta egitera, ekintza berri honek enpresarekiko jardueretan, profesionalaren independentzian edota beste edozein zentzutan eragiten badu.
Familia erlazioa edo antzeko bat izanda kolaboratzaile lanetan egoten bada norbait, ez da jarduera profesionala hierarkiarekin edo funtzio zuzenekin ekingo, hau da, salbuespen gisa eta epe motz baterako bada, onartu egingo da hierarkia hau eta objektibitate osoz egingo dira ebaluaketa guztiak baita promozio eta egiten den lana.
Etika kodearekin konfliktoan jartzen den jarreraren bat antzematen badute kolaboratzaileek informatu egin beharko dute. Isilpean mantenduko da eta babes juridikoa emango zaio informatzaileari.
Kolaboratzaileek isilpean mantenduko dute enpresako, bezeroen eta hornitzaileen asunto guztiak. Informazio zehatz batera sarbide izanda, enpresaren interesen alde egingo da.
Kolaboratzaileek enpresako ondarea babestu beharko dute negozio prozesutan soilik erabiliz eta beti erabilera egokia emanez.
2.2 Lan giroa
NGk pertsonalaren eta kolaboratzaileen profesionaltasunean inbertitzen du, bizitza profesional eta pertsonal orekatua bultzatuz.
NGk zuzentasuna, gizabidea, adeitasuna eta profesionaltasuna sustatuko du kolaboratzaileen artean, halaber, eskubideak, sentsibilizazioa eta dibertsitatea bultzatuko da.
Segurtasunak, osasunak eta ongizateak lehentasuna du Naturgasentzat. Kolaboratzaile guztiek ezagutu, bete eta higiene eta segurtasun arau guztiak beteko dituzte.
Kolaboratzaileek Naturgaseko baloreak errespetatu eta sustatuko ditu, hala nola, kooperazioa, ardura indibiduala eta dibertsitatea.
2.3 Pertsonen garapena
NGk esfortzu handia egingo du kolaboratzaileen artean satisfazio pertsonal eta profesionala egon dadin, soldata justua ematen da lan giro seguru eta osasungarria sortu eta garapen profesionala emateko baldintzak sortuz.
Kolaboratzaileek ezagutzak eta konpetentziak garatzen eta eguneratzen saiatu behar dira eta hala, enpresak eskaintzen dizkien heziketa ekintzak ongi aprobetxatzeko.
3. Giza eskubideak eta aukera berdintasuna
3.1 Giza eskubideak
Naturgas Energiak, nazioarteko komunitatearekin bat egiten du Giza Eskubideen arloan unibertsalak eta oinarrizkoak direla aitortzen dituenean eta Nazio Batuen Erakundearen Giza eskubideen deklarazio unibertsalean zein Lanaren Nazioarteko Erakundean eta Nazio batuen Mundu Paktuan esandako guztiarekin bat dator.
NGk ez du inoiz haurrak erabiliko langile moduan eta hirugarren batek egitearen kontra azalduko da.
NG atxiloketa bidegabeak, tortura eta exekuzioaren aurka agertzen da eta erakunde askatasun eta elkarte baketsua, ideologa, kontzientzia eta erlijio askatasunaren alde agertzen da, baita adierazpen eta iritzi askatasunaren alde ere.
3.2 Diskriminaziorik ez eta aukera berdintasuna
NGa aukera berdintasunaren alde ekiteko konpromisoa hartzen du bere kolaboratzaileen artean.
Praktikak, politikak eta lan prozedurak diskriminazioa ekiditera zuzendurik daude, baita arraza, genero, sexu, sinismen, egoera zibil, ezintasun fisiko, orientazio politiko edota beste izaera bateko iritziak direla eta, diskriminazioa ekiditera ere konprometitzen da.
NGak kolaboratzaileen zuzentasun morala bermatzen du norbanakoaren duintasuna bermatzeko lan baldintza egokiak eskainiz. Kolaboratzaileak biolentzia psikologikotik babesten saiatuko da diskriminazio jarrerak kondenatuz, besteak beste, burlak, mehatxuak, isolamendua, pribatutasunaren inbasioa edota muga profesionalak jartzea.
Naturgas Energiak ez du onartuko inongo bortxakeria moral zein psikologikoa ezta gizakiaren duintasunaren aurkako jarrerak ere.
4. Zintzotasuna
4.1 Usteltze eta eroskeria praktiken debekua
Usteltze praktika guztiak debekaturik daude, era aktibo zein pasibo guztietan, bai ekintza zein ezkutatze guztietan, baita egoera sortzen edo mantentzera laguntzen dutenak ere.
NG eta bere kolaboratzaileek ez dute inongo diru ekarpenik egingo munduko edozein lekutan egonda ere inongo politika talderen bati enpresaren izenean pertsuasio edo influentzia gisa jokatzeko.
NG eta bere kolaboratzaileek ezagutzera emango dute halako jarrera baten existentziak badakite, are gehiago, enpresaren ongizate ekonomiko, giro eta sozialean eragiten badu.
NG zein bere kolaboratzaileek ez dute eskaintzarik onartuko horrekin enpresan zein kolaboratzaileetan eragin nahi bada. Zalantza kasuan, kolaboratzaileak, idatziz, bere buruzagiari adierazi beharko dio.
4.2 Merkataritza-akordio partikularrak enpresan
Kolaboratzaileek lehiakortasun libre bultzatzen duten praktikak sustatuko dituzte.
Informazio pribilegiatua duten kolaboratzaileek ezin izango dute ofizialki ezer esan, informazio horrekin NG taldearen kotizazioan eta aurreikusitako emaitzetan eragina badin badu, besteak beste lorpen edo erlazio nabarmenduak, kontratuen galera edo lorpena. Hitz batean, hedatze ofizialaren aurretik ezingo da:
4.3 Akziodunekin erlazioak
Akziodunentzat baloreak sortzeko bilaketa prozesua, profesionaltasun, ekonomiko, ardura sozial eta garapen jasangarria arloan, maila gorena lortzeko konpromisoan oinarritzen da.
NG akziodunen arteko tratuan, berdintasuna bermatzen du, guztiei informazioa denbora egokian eta guztiei egiazko informazio emango die, gardentasun eta zorroztasun osoz.
Akziodunei emango zaien informazioan, indibidualki edo orokorrean izan ditzakeen arrisku ekonomikoetaz informatuko da, baita finantza arriskuetaz ere. Hala bada, arriskua eragin dezaketen proposamenen aurrean neurri egokiak hartzera konprometitzen da interesak defendatzeko xedez.
NGak bere burua derrigortzen du mekanismo eta arau garden, orekatu eta objektiboak ezartzera, taldearen interesak eta akziodun indibidualen aurrean suerta daitezkeen eskubideen zapalketa eman ez daitezen, hau da kalterik suerta ez daitezen enpresaren interesak eta akziodun indibidual batenak aurrez aurre jartzen direnean.
5. Bezero eta hornitzaileekin harremanak
NGko hornitzaileek araudia eta segurtasun neurri eta praktikak begi bistan izateko beharrezkoa du enpresarekin erlazioa duten bitartean.
NGak zuzenketa, giza-legetasuna, adeitasuna eta profesionaltasuna sustatuko du bezero zein hornitzaileekin izango duen erlazioan. Hala ere, bakoitzaren eskubide, sentsibilitate eta dibertsitatea errespetatuko da.
Hornitzaileen artean Etika kode hau partekatu eta aplikatzera animatzen ditu Naturgas Energiak.
6. Ingurugiroa eta jasangarritasuna
NG Ingurugiroaren babesa eta kontserbazioa sustatzera konprometitzen da bere langileak eta Gizartea inplikatuz eta guztion artean hobetze ezaugarriak landuz.
Administrazio Kontseiluak, Ingurugiro Kudeaketaren arduradun gisa, Ingurugiro Politika definitu du ondorengo helburuak ezarriz:
Jasangarritasun kontzeptua erabakiak hartzerako orduan kontuan hartzera konprometitzen da aktibitateak eskualde bakoitzean duen eragina ebaluatuz.
7. Diziplina ekintza
Etika kode honetako baldintzak betetzen ez dituen kolaboratzaile oro ekintza diziplinarioak jasateko arriskuan egongo da arau-haustearen arabera.