Hitzaurrea
Naturgas Energia Taldea S.Aren Etika Kodea (hemendik aurrera Naturgas Energia) Naturgasek kontrolatzen duen beste elkarteek bete beharko dute hala onartu baitzen 2005ko azaroan ospatu zen Administrazio Kontseiluan. Bilera horretako 1.2 puntuan esaten da Naturgas Energiak Etika kodea kolaboratzaile guztien eskura egongo dela bermatzen da. Halaber, zalantzei erantzuna emateko komunikazio kate bat ere badagoela.
Kate hau etika kodea hautsia izan delako erreklamazioak jartzeko mekanismo gisa egituratua dago EDP taldean markaturiko zuzenbideei jarraiki. Halaber, mekanismo honekin, Etika kode honetan ezartzen diren exijentziekin erlazionatutako zalantzei erantzun eta garapena zuzena izan dadin jarraibideak emango dira.
Beste esperientzia batzuk jarraiki, kate honi Kate Etiko izena jartzea logikoa izango litzake. EDPko Etika Kodearen araudiari men eginez, ekintza eremuko komunikazio tramitazio prozedura ezartzea komeniko litzake.
Arandia hau, erakundeko langileen artean banatzeaz gain Intraneten eta webgunean argitaratuko da.
1. Araudia aplikatzeko eremua
Naturgas Energiaren Etika Kodearen 1.2 puntuan ezarritako akordioa baieztatzen du araudi honek. Erreklamazioak, denuntziak, zalantzak edo komunikazio orokorrak tramitatzeko balioko du. Araudi hau, kolaboratzaile, filial edo taldearekin erlazioa duen orok bete beharko du, baita hornitzaile zein bezeroek ere.
Prozedura honen inguruko komunikazio guztiak uste-onez egingo dira. Faltsuak edo intentzio txarrekoak isunduak izan daitezke, beste ardura zibil edo penalei kalterik egin gabe.
2. Erreklamazioak, denuntziak, zalantzak eta beste galdera batzuk egiteko prozedura.
2.1. Komunikazioak emateko medioak.
Beste edozein komunikazioetarako eskutitza, faxa edo helbide elektronikoa bidal daiteke Naturgas Energiako EDP Taldeko Etika Hornitzaileari ondorengo helbidetara:
2.2. Komunikazioen edukiak
Komunikazioek gutxienez ondorengoa izan beharko dute: izena, kontakturako helbidea, telefono zenbakia eta komunikatu nahi duen gertaeraren deskribapen zehatza.
Halaber, Etika Kodearen zein artikuluren inguruan hitz egiten duen ere esan beharko da.
2.3. Komunikazio erregistroa.
Erregistro bat sortuko da jasotako komunikazio guztiak gordetzeko, bere zenbaki eta identifikazio datuekin, besteak beste, aurkezpen data, deskribapen txiki bat eta prozeduraren gaur egungo egoera eta itxita badago, hartutako neurrien adierazpena.
2.4. Komunikazioen tramitazioa.
Komunikazioa behin erregistratuta dagoenean, 7 egun aurretik iritsiko da EDP taldeko Etika Hornitzailearen mintzaidearengana.
Beharrezko ezaugarriak betetzen ez direla antzematen bada tramitazio garaian edota 2.2 atalean jartzen duenarekin bat egiten ez badu, artxibatua izango da eta egileari abisatuko zaio.
Komunikazioa ezarritako bidetik egiten ez bada, Etika mintzaideak agintari eskudunari pasako dio notifikazioa harek erabaki dezan. Egileak guztiaren berri izango du.
2.5. Ebazpena.
Behin Etika Hornitzaileak komunikazioa jasota, EDP taldeko Etika Kodearen Araudian esaten duena jarraiki erabaki bat edo beste hartuko du.
3. Ebazpenaren exekuzioa.
EDPko Etika Kontseiluak emandako ebazpena Etika hornitzailearen bidez emango zaio Naturgas Energiako Etika Hornitzailearen mintzaideari.
Mintzaideak, halaber, Naturgas Energiako Zuzendaritza egokira joko du neurri zuzentzaileak, diziplina edo beste era betako neurriak hartu behar bailitzan.
4. Sekretupekoa.
Komunikazio guztia sekretupekoa izango da eta egilearen izena ere isilean mantenduko da ahal den neurrian egin daitezkeen ikerketen ondorioz.
Ez dira inola ere komunikazio anonimoak egingo eta izaera pertsonaleko Datuen Babeserako araudiak dioena errespetatuko da.
Komunikazioen berri duen oroko sekretu profesionala gordetzera derrigortuak egongo dira eta partikularki, egilearen identitateari dagokionez.