2012/05/30
Naturgas Energiak gaur Bruselan GERG instituzionalizatzeko estatutuak sinatu ditu
Brusela, 2012ko maiatzaren 30a.- Naturgas Energiak gaur GERGen barruko beste 13 konpainiarekin, Belgikako elkarteen araudiaren arabera erakundea irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa eratzen duten estatutuak sinatu ditu.
GERGek berrikuntzan dihardu gas naturalaren sektorean, egoitza du Bruselan eta 24 kide ditu.
GERGek gas naturalaren industriako ikerketarekin lotutako jarduera guztiak barne hartzen ditu, azpiegituretarako edo gas naturala maila guztietan erabiltzeko garrantzitsua direnak, prozesamenduari, banaketari, garraioari nahiz biltegiratzeari dagokienez.
Elkarteak aurrerantzean presidentetza bat eta hiru presidenteordetza izango ditu, eta lehenengoa Naturgas Energiari dagokio.
Aurrerantzean, GERGek gasaren negozioan ez diharduten bazkideak ere hartuko ditu. Estatutu berrien arabera, kide guztiek eskubide berak dituzte, eta Kontseiluan ordezkaritza izan behar dute.
GERG (European Gas Research Group)
Irabazi-asmorik gabeko Erakunde honek Bruselan du egoitza, eta 1961ean sortu zen, Europar Batasuneko gas-sektorea indartzeko, gas naturalarekin lotutako alderdi guztietan berrikuntza teknologikoa eta ikerketa sustatuz. Gaur egun 13 herrialdetako 24 konpainia bazkidetu daude, Europako garrantzitsuenak, besteak beste. Naturgas Energiaz gain (gaur egun erakundearen presidenteordea da), GERGen beste hiru enpresa espainiar daude.
Naturgas Energia
Naturgas Energiak gasa eta elektrizitatea hornitzen die enpresa eta partikularrei, eta bere azpiegitura propioekin egiten du lan bederatzi Autonomia Erkidego hauetan: Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa. Taldea espainiar merkatuko bigarren gas-hornitzailerik garrantzitsuena da eta, horrez gain, bigarren erakunderik garrantzitsuena da gasaren garraioari dagokionez. Azpimarratzekoa da, halaber, gasa eta elektrizitatea merkaturatzen dituela, eta, bezero-kopuruari dagokionez, hirugarren entitaterik garrantzitsuena dela gasaren arloan.
Konpainia liderra da gasaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate erakunderik garrantzitsuena da Euskal Autonomia Erkidegoan. 2011n 1.561 milioi euroko negozio-zifra eta 136 milioi euroko irabazi garbia lortu zituen, erakundearen gasbide-sarea 10.100 kilometrotik gorakoa da eta HC Energiaren parte da (EDP Taldea).
Gehiago