2012/07/26
Naturgas Energíak 56 milioi euro irabazi zituen 2012ko lehen seihilekoan
Bilbo, 2012ko uztailak 26.- Naturgas Energía Grupo, S.A.-k 56 milioi eurotako mozkin garbia lortu zuen 2012ko lehen sei hilabetean, iragan urteko epe berean lortutakoa baino %17 gutxiago. Merkaturatze marjinaren gutxiagotzea izan da arrazoi nagusia.
875 milioi eurotara heldu zen negozio-kopurua, %17 gehikuntzarekin, lehengaiaren nazioarteko salneurriak izan zuen gorakadaren eraginez, salneurri unitarioak igo egin baitziren. EBITDA 82 milioi eurotakoa izan zen, %22 gutxiagoa, baina Plangintza Estrategikoaren aurreikuspenen ildoan, gas ustiapenen kostuen igoeraren eraginez batez ere.
| Milioi eurotan | 2012ko ekaina | 2011ko ekaina | % |
|---|---|---|---|
| Negozio zifra | 875,2 (1) | 751 (1) | 17 |
| Jarduera-emaitza edo EBITDA | 81,7 (1) | 104,5(1) | (22) |
| Irabazi garbia | 56 | 67,1 | (17) |
(1) Gas-garraioaren aktibitatea kontuan hartu gabe, izan ere, nazioarteko kontabilitate araudia ezarriz, Etendako Operazio gisa sailkatu da.
Negozio-datuak
Merkatu askean, gas bezeroen zorroa %5 gutxitu zen, 765.950 bezeroetaraino, elektrizitatean berriz, %6 jaitsi ziren, 103.184 bezeroetaraino, lehia handitzearen eta krisialdiaren ondorioz. Dena den, Naturgas Energía lidergoan da eskaintza dualean –gasa eta elektrizitaea- Euskadin.
Araututako merkatuan, Naturgas Energíak bere gas banaketaren sarearen hedapenarekin jarraitu zuen, eta %1,4 handitu zituen bere hornikuntza puntuak hazkunde organikoaz, 1.001.116, milioi hornikuntza puntuak gaindituz. Banatutako edo garraiatutako energiaren bolumena igo egin zen, industri sektorearen eskaeraren gorakadarekin batera.
Egindako inbertsioak %5,2 igo ziren, eta 18,1 miloi euroetara heldu ziren, Euskadiko azpiegituretan eta populazio gune berrietan zentratu ziren batez ere, inbertsio planaren itxaropenak betez.
| 2012ko ekaina | 2011ko ekaina | % | |
|---|---|---|---|
| Energia banatua (GWh) | 31.259 | 25.789 | 21 |
| Energia merkaturatua (GWh) Gasa Elektrizitatea |
16.320 15.462 858 |
16.125 15.191 934 |
1 2 (9) |
| Gas-merkatu arautua (hornikuntza-guneak) |
1.001.611 | 987.526 | 1 |
| Gasaren merkatu liberalizatuko bezeroak | 765.950 | 806.113 | (5) |
| Elektrizitatearen merkatuko bezeroak | 103.184 | 109.761 | (6) |
| Inbertsioak (milioi eurotan) | 18,1 | 17 | 6 |
Gertaera nabarmenenak
Naturgas Energía Grupo, S.A.-k hile honetan bertan lortu du akordio bat Enagás eta EEErekin Garraioaren aktiboak 262,5 milioi eurotan saltzeko.
Lehen seihilekoan, Naturgas Energíak milioi hornikuntza puntuak lortu zituen uztailean Banaketa sareak dituen zortzi Autonomia Erkidegoetan, honi esker, finkatu egin da Espainiako merkatuko Banaketa bigarren operadore gisa, %14 kuotarekin gutxi gora behera.
Bere banaketa sarearen garapen esparruan, lehen sei hilabetean zehar, konpainiak amaitu egin zuen bost gunetako sareetan gasa jartzeko lanak: Granda-Logrezana-Tabaza, Niembro eta Villallana (Asturias), Torrepacheco (Murtzia) eta Santillana del Mar (Kantabria).
Honako lan hauek aribidean dira eta aurten amaitzea aurreikusi da: Masustegui (Euskadi), Fuente Álamo eta Calasparra (Murtzia), Villanueva de la Peña, Orejo eta Puente Viesgo (Kantabria) eta Ágreda (Gaztela eta Leon).
Naturgas Energía
Naturgas Energíak gasa eta elektrizitatea hornitzen dizkie enpresa eta partikularrei, eta bederatzi Erkidego Autonomoetan dago kokatuta bere azpiegitura propioekin: Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Lehoi Extremadura, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Euskadi. Espainiako merkatuan gasaren bigarren banatzailea den Taldeak gasa eta elektrizitatea merkaturatzen ditu, eta hirugarren merkaturatzegilea da bezeroen kopuruari dagokionez.
Konpainia lidergoan dago Euskadi, Asturias, Kantabrian eta Murtzian eta bigarren operadorea da Euskadin. 1.561 milioi eurotako negozio-kopurua izan zuen 2011n eta 136 milioiko mozkin garbia, 9.600 kilometroetako banaketa sarea du eta EDP Taldearen HC Energían integratuta dago.
Gehiago